top of page

24. KORRIKA
EUSKARA GARA!

Euskararen aldeko pauso sendoa Izarraizpe Ikastola Publikoan.
Gaurko eguna hunkigarria izan da guretzat. 24. Korrikak herriko kaleak zeharkatu ditu eta Izarraizpe Ikastola publikoko kideok bertan izan gara, gure ekarpena ilusio handiz eginez. Hezkuntza komunitate osoa batu gara, ozen esateko gure hizkuntzaz harro gaudela.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Gaurko oihartzunak indarra ematen du euskararen alde lanean jarraitzeko: bi urte barru, berriro itzuliko gara. GU EUSKARA GARA!
Ondorengo estekan dituzue gaurko argazkiak eta hainbat bideo ikusgai!
bottom of page