top of page

24. KORRIKA

EUSKARA GARA!

24. KORRIKA

Badator korrika! Izarraizpe Ikastola Publikoak ere bat egiten du Korrikarekin. Ostegunean hasiko da gure festa! Haur Hezkuntzakoek ostegun goizean beraien korrika txikia egingo dute ikastola inguruan. Ostiralean izango da lau urtetik hasi eta seigarren mailara arteko ikasleen txanda! herrian zehar, beste bi ikastetxeekin batera, Korrika Txikia ospatuko da Udaleko gazteria sailaren laguntzarekin.
Larunbatean izango dugu egun handia. Herrira iritsiko zaigu 24. Korrika! Izarraizpe Ikastola Publikoak bi lekutan hartuko du lekukoa; alde batetik loiolabiden, Urola Express parean eta ondoren Ikasberri Ikastola parean. 18:30ak aldera izatea aurreikusten da. TIPI-TAPA, TIPI-TAPA KORRIKA! GU ERE EUSKARA GARA!

HAUR HEZKUNTZA

​

Euskal Herria kalea 50

943899141

  • Instagram
  • YouTube

LEHEN HEZKUNTZA

​

Perdillegi, 2

943899143

bottom of page