top of page

AGENDA 2030

IKASTURTEKO 1. BILERA

AGENDA 2030

Eskola Agenda 2030 egitasmoaren ikasturte hasierako ekitaldia egin dute gaur. Eskola Agenda 2030 egitasmoaren ikasturte berria martxan da. Herriko ikastetxeetako eko-ordezkariak –LHko eta DBHko ikasleak, guztiak–, Ekoetxekoak eta udalekoak udaletxeko bosgarren solairuan elkartu dira gaur, 2025-2026 ikasturtearen irekiera foroan.
Bertan, aurreko urteetan Eskola Agenda 2030 proiektuak eman duenari errepasoa egin diote eta ikasturte berria aurkeztu dute. Gaurko foroan, erakundeak azken urteetan gauzatutako ekintza ugari zerrendatu ditu: eguzki plakak jarri dituela herriko hainbat eraikinetan, energia berriztagarrien erabilera indartzeko; ikastetxeekin ere akordioa egin duela, haien eraikinetan plakak jar ditzaten; hainbat sentsibilizazio tailer antolatu dituela, energia modu eraginkorrean erabiltzen ikasteko; LED teknologiadun argiak jarri dituela herriko hainbat gunetan; Zuhaitz Egunean, espezie autoktonoen landaketa handi bat egin zela Goenan; jolas parkeak berritu dituela eta ariketarako gune bat ere egokitu duela Loiolan…
Azkenik aipatu, aurreko ikasturtean hasitako lan ildoari jarraipena emango diotela ikasturte honetan ikastetxeetan. Horrela, elikadura eta osasuna landuko dituzte ikasleek Eskola Agenda 2030en barruan.

HAUR HEZKUNTZA

Euskal Herria kalea 50

943899141

  • Facebook
  • Instagram
  • YouTube

LEHEN HEZKUNTZA

Perdillegi, 2

943899143

bottom of page