top of page

EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA
IRABAZLE BERRIA

Egunean behin jokoaren azken edizioko irabazlea Iosu Guridi izan dugu! Edizio honetan 1886,45 puntu lortu ditu.
Oraingoan, Korrikaren 24. edizioa ospatu dugunez, 24. lekuan geratu denak eramango du saria.
Zatozte gurekin eta parte hartu tribial estiloko galdera-erantzunen erronka dibertigarri honetan! Egunero partida bakarra jokatzeko aukera izango duzue: 10 galdera erantzun beharko dituzue, ahalik eta azkarren eta zuzenen.
Ez galdu aukera eta batu zaitezte gure komunitatera... Izarraizpe Ikastola Publikoaren taldean itxarongo zaituztegu!
bottom of page