
ESKERRIK ASKO PILI!
MEREZITAKO OPOR LUZEAK

Gaur Urriak 7, Pili Juaristiren azken lan eguna izan dugu. Bertsotan agurtu dugu 43 urte luzez Ikastolan lanean aritu den irakaslea; beti laguntzeko prest, lagunen laguna, alor desberdinetan lanean jarduna... Ez zara ez makala Pili! Horrela abestu diogu:
Beti lanean alde
batetik bestera
hau egitera edo
hura egitera...
Ureztatu dituzun
loreez batera,
zure maitasunean
zipristindu gera
ta gu zorretan utziz
jubilatu zera.
Eskerrik asko bihotz-bihotzez Pili ikastolaren alde egin duzun lan guztiagatik! Nahi duzunerako Ikastolako ateak zabalik izango dituzu! Gozatu merezitako opor luzeez!