top of page

ESKOLA KIROLAREN AZKEN FESTA

LH

ESKOLA KIROLAREN AZKEN FESTA

Larunbat goizean, Garmendipeko kirol instalazioek LH1etik LH6ra bitarteko ikasleak hartu zituzten Eskola Kirol Festa ospatzeko. Giro bikainean, kirola eta jolasa uztartu zituen ekimenak arrakasta handia izan zuen herriko gazteen artean.

Antolakuntzak hamahiru gune prestatu zituen, haurrek diziplina ezberdinekin harremanean jartzeko aukera izan zezaten. Besteak beste, padela, paratxutea, zaku lasterketak, espartan saioak, futbola eta eskalada probatu ahal izan zituzten.

Guztira, multikirolaren ikasturteari amaiera emateko modu ludiko eta parte-hartzailea izan zen, kirolaren balioak eta lagunartea oinarri hartuta.

HAUR HEZKUNTZA

Euskal Herria kalea 50

943899141

  • Instagram
  • YouTube

LEHEN HEZKUNTZA

Perdillegi, 2

943899143

bottom of page