top of page

EUSKARALDIA 2025

GURE HAMAIKAKOA

EUSKARALDIA 2025

Txapak prest al dituzue jada? Bihar hasiko da Euskaraldia, Euskal Herri osoan burutuko dugun ariketa soziala. Beraz, jantzi txapa paparrean bihartik aurrera eta adierazi, harrotasunez, euskaraz mintzatu nahi dugula.

Sorpresa bat agindu genizuen eta... iritsi da misterioa argitzeko eguna!

Azpeitiko hezkuntza komunitate publikoaren hamaikakoa eratu dugu Uztaro Haurreskolak, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak elkarlanean.

Bihartik aurrera, egunez egun, euskaraldiak irauten duen epean,hamaika egunez, gure sareetan zabalduko dugu gure hamaikakoaren partaideen aurkezpen bideo bana, euskaraldian zein rol hartuko duten azalduz eta euren bizipenak kontatuz.

Mezu hau probextu nahiko genuke eurei eskerrak emateko, bihotzez, prestutasunagatik eta halako eskuzabal aritzeagatik.

Hauek dira gure hamaikakoa osatu duten partaideak:

HODEI TENA: Karmelo Etxegarai Ikastolako guraso eta Azpeitiko igerilekuko langilea

SOUNDOUS SAKHI: Urola ikastolako ikaslea.

JULENE FRANTZESENA: Uztaro Haurreskolako gurasoa eta Gukako kazetaria.

IÑIGO ORBEGOZO: Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastoletako gurasoa eta 40MLK lasterketaren talde antolatzaileko kidea.

WAHIBA ORJANI: Karmelo Etxegarai Ikastolako gurasoa.

MIKEL ARAMENDI: Uztaro Haurreskolako hezitzailea.

GARAZI ELORZA: Urola Ikastolako irakaslea eta Karmelo Etxegarai Ikastolako gurasoa

LEIRE KEREJETA: Urola Ikastolako gurasoa eta Altzuaran arropa dendako jabea.

CINZIA ZUCCA: Karmelo Etxegarai Ikastolako gurasoa eta hizkuntza irakaslea.

AITOR ELUSTONDO: Urola Ikastolako atezaina.

LIBE ARANBURU: Karmelo Etxegarai Ikastolako gurasoa eta bikoiztailea.

bottom of page