top of page

HH KANTU KANTARI
EUSKAL KANTEN EMANALDIA

Gaurkoa ez da edonolako eguna izan. Gure Ikastolako txikiek, lau eta bost urteko haurrek, doinuz eta pozez bete dute herriko Enparantza Nagusia. Azoka eguna zela eta, plaza jendez gainezka zegoen, baina gure artistek ez dute kikiltzeko asmorik erakutsi: gogotsu eta harrotasunez abestu dituzte zenbait euskal kanta ezagun.
Une polit horiek gogoratzeko, hemen dituzue ikusgai emanaldiko argazkiak. Lasai, bideoa ere bidean da!
bottom of page