top of page

JOLASTOKI BERRITUA!
GOZATU ETA ZAINDU DEZAGUN!

Izarraizpe Ikastola Publikoko Lehen Hezkuntzako ikasleek badute zerekin gozatu; aukera anitz ematen dituen jolastoki berritua errealitate bat da dagoeneko! Eskola eremu hau gure ikasleentzat topaleku eta abentura leku bihurtu da.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Azpeitiko Udalari gure ikasleentzat hain garantzitsuak diren azpiegiturak pausoz pauso berritzeko erakusten ari den konpromisoagatik.
Gozatu eta zaindu dezagun guztiona den jolastokia!
Ondorengo estekan ikus dezakezue jolastokiaren lehen egunean ikasleek izan zuten gozamena!
bottom of page