top of page

PERDILLEGIN OBRAK

JOLASTOKI BERRIA

PERDILLEGIN OBRAK

575.000EUROKO INBERTSIOA EGINGO DU UDALAK IZARRAIZPE IKASTOLA PUBLIKOKO LEHEN HEZKUNTZAKO JOLASTOKIA BERRITZEKO.

Perdillegiko eraikineko jolastokia berrituko du; hau da, Lehen Hezkuntzako haurrak hartzen dituen eraikinekoa. Lanak dagoeneko hasita daude, eta sei hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Jolastoki berria bi eremu nagusitan banatuko da; alde batetik, kirol jardueretarako eremua izango du, eta, bestetik, eremu mistoa, jolas libre eta tradizionalerako pentsatua. Horrez gain, jolastokia “birnaturalizatzeko” ahalegina egingo da. Ikastetxean bertan egindako parte-hartze prozesuaren emaitzak kontuan hartuz egin du diseinua udalak.

• Kirol-jarduerarako eremua ipar-mendebaldeko zatian egongo da, eta batez ere baloi eta pilotekin egindako jolasetarako dago pentsatuta. Bi kirol kantxa izango ditu, 20x13 metrokoak; horietako batek belar artifizialezko zorua izango du (porteriekin) eta besteak zoladura gogorra, hormigoizkoa (porteria eta kanastekin eta ken daitekeen boleiboleko sarearekin). Eremuaren perimetro osoan harmaila txiki eta hormigoizko hormatxoak jarriko dira.

• Eremu mistoa: Jolas libre eta tradizionalerako oztoporik gabeko eremu laua izango da: atseden hartzeko eta biltzeko guneak, zuhaitzek babestutako jolas eremu naturalak, eserlekuak, anfiteatro txikia, jolas elementuak, baratza eta abar izango ditu.

Jolastokia birnaturalizatzeko, zoladura gogorreko eremuak berrantolatu egingo dira, egungo asfaltoa kendu eta hormigoi leundua jarriz; landaredi eta zuhaitz eremuak sartuko dira, zabalgune gogor
sentsazioa saihesteko eta eskola esparruaren hesia partzialki estaltzeko; eta gaur egun hesiaren kanpoaldean geratzen den hegoaldeko zerrenda berdea patioan integratuko da, hesia kanpoaldera mugituz.

Obrak Urbitarte enpresari esleitu zaizkio.

HAUR HEZKUNTZA

Euskal Herria kalea 50

943899141

  • Facebook
  • Instagram
  • YouTube

LEHEN HEZKUNTZA

Perdillegi, 2

943899143

bottom of page