top of page

TXALAPARTA IRRATIA
AURTEN 30 URTE

1995. urtean sortu zen Txalaparta Irratia Ikastolan. Abenduaren 3an 30 urte beteko ditu hain zuzen ere. Azken aldian geldirik izan dugun arren eta zuzeneko emisiorik egingo ez dugun arren, ikasleen prestutasunari esker, grabaketa desberdinak egiten hasi gara.
Baina non izango dira entzungai grabaketa hauek? Laster, web orrian izango dugun atal berezi batean. Bertan pixkanaka ikasleek egiten dituzten grabaketak joango gara igotzen.
Tekniko lanetan Xebas Bereziartua maisua izango dugu. Eskerrik asko guztioi! Jarrai dezagun lanean!
bottom of page